Zabaldu
Espetxe zigorra 2 zarauztarri, herritar batek anonimoki egindako salaketa batengatik
Sinesteziña dirudien arren, atzo izan genuen Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiaren berri. Herritar batek anonimoki egindako salaketa bategatik (ertzainen aktak kontrakoa adierazten du). Urtebeteko espetxe zigorra eta zazpi urteko inhabilitazio absolutua.... salaketa anonimo baten ondorioz! pentsa zenbat ate irekitzen dituen horrek kriminalizazio eta errepresiorako. Beldurgarria...
Categorías: Euskaraz
Facebook-eko 100 milioi erabiltzaileren datuak publiko egin dira
Ron Bowles-ek egin ditu publiko. Interneteko segurtasun kontuetan aditua da Rowles eta sare sozialaren pribatutasun arazoak agerian uzteko asmoz, segurtasun iragazkiak konfiguratu gabe zituzten erabiltzaileen datuak bildu eta zabaldu ditu. Une honetan 100 milioi erabiltzaileren datuak sarean daude eta Bowles-ek erabilitako programazio kodea ere aurki daiteke bertan.
Categorías: Euskaraz
Krisia ate joka… diru-laguntzak behera
Argiakoei tsunamia Gipuzkoako Foru Aldunditik (GFA) iritsi zaie aurten: 2009an 71.000 euro jaso zituzten eta aurten 26.000, hau da, %63 gutxiago, 45.000 euro gutxiago. Murrizketa orokorrak denak kaltetu ditu, baina batzuk bereziki, eta horiek prentsa orokorrekoak dira. Berbarako, Gaztezulok %81eko beherakada izan du eta Jakinek %69koa.
Categorías: Euskaraz
Ezer ez da ondo egingo Iruña-Veleian? Sustatu
Asteburuan azaldu ziguten nola ari diren makinak Veleia garbitzen. Orain beste pare bat bideo grabatu dituzte. Garbi ikusten da eskabadorak barren-barreneraino heldu direla. Lan arkeologiko fina!Veleiako gora-beherek ez dute akaberarik. Azken 3 urteotan albiste-iturri agortezina da Iruña Okako aztarnategia. Eta beti kezkagarri. Azken egunotan zuzendari berria eta bere lantaldea hasi dira lanean, eta oraingoan ere harrigarria da bertan gertatzen ari dena.
Categorías: Euskaraz
Galegoak laboratorioan
Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada. Galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala da, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan. Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatu, borobildu, txukundu eta martxan jartzen da. Ideia laborategia, ideiak lankidetzan. http://galegolab.org/
Categorías: Euskaraz
Kosovoren ondoren, Euskal Herria (Jack Bauerren munduan, bederen)
Unai Morazak detektatu du. "24" telesaileko 8. denboraldian, Nazio Batuen egoitzara doa Jack Bauer super-agentea, eta han zer topatuko estatu subiranoen banderen artean? Ikurrina, bai horixe.
Categorías: Euskaraz
Zezenketak debekatzea erabaki du Kataluniako Legebiltzarrak
'Animalien babeserako legeak' aldeko 68 boto jaso ditu, 55 kontra. 2012. urtetik aurrera ezin izango da zezenketarik egin Katalunian.
Categorías: Euskaraz
Mexikoko narkoen aurkako gerraren bederatzi mito
Uda honetako albiste garrantzizkoetako bat Vienako Agiria gerta daiteke: Brasil, Mexiko eta Kolonbiako presidente ohi diren Fernando Henrique Alonso, Ernesto Zedillo eta Cesar Gaviriak drogen kontsumoa despenalizatzea aldarrikatuko dute bertan. Narkotrafikoaren kontrako gerra famatua huts egite handia izan dela azalduko da.
Categorías: Euskaraz
Iruña-Veleiako grafitoen analisi sekretuak?
Igandeko Zazpikan Julio Nuñezen elkarrizketa eta une batean esaten du "analisiak ez ditugu unibertsitatean egin, ez dizkiegu gure lagunei agindu, baizik eta munduko aditu onenek egin baitituzte...". Grafitoen analisiak egin al dituzte "munduko aditu onenek? Epailearen kontrolpean? Sekretuak? Iruña-Veleiako sorpresa berria. Sos Iruña-Veleiako webgunean albistea gazteleraz.
Categorías: Euskaraz
Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa
Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen ari da. Toponimoetan ohi den bezala, amaierako a bokala berezkoa ez bada, artikulua baizik, Euskaltzaindiak izenaren ondotik (-a) marka jartzen die, esaterako Deba, berezkoa delako, baina Bidasoa (-a), artikulua delako. Hori dela eta, Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...
Categorías: Euskaraz
AEBetako armadaren txosten filtratuek Afganistango egoera larria eta praktika ilunak utzi dituzte agerian
92.000 agiri zabaldu ditu Wikileaks erakundeak, eta AEBetako 'The New York Times' eta Erresuma Batuko 'The Guardian' egunkariek eta Alemaniako 'Der Spiegel' astekariak eman dute haien berri. Obamaren gobernuak txosten horiek zabaldu izana gaitzetsi du estatu batuarren segurtasuna auzitan jartzen dela iritzita.
Categorías: Euskaraz
Sendia eta lagunez inguraturik lurra eman diote Jon Anzari
Joan den ostiralean Euskal Herrira bere hilotza ekarri eta gero, Jon Anza "aitaren etxera" itzuli da gaur, Lapurdiko hilerri batean lurra eman diotelarik euskal militantearen gorpuari. Hamarnaka lagunek sostengu eman diote bere familiari une latz hauetan. Lurperatu aitzin azken omenaldi intimoa eskeini diote.
Categorías: Euskaraz
Europako estres testa pasa ez duten zazpi erakundeetako bat da CAN
Baldintza txarrenetan ere BBK-k eta Kutxak kaudimen oso ona lukete, eta zertxobait kaskarragoa Vital Kutxak eta Guipuzcoanok. Bost aurrezki kutxa, Hypo Real State eta ATEbank dira froga gainditu ez dutenak
Categorías: Euskaraz
Iruña-Veleiako ostrakak aztertzeko agindu du epaileak
Eliseo Gilen Lurmen taldearen eskariz egingo dituzte azterketak, grafitoak egiazkoak edo faltsuak diren argitzeko. Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak Iruña-Veleiako aztarnategian 2005. eta 2006. urteen artean aurkituriko ostrakak aztertzeko agindua eman du. Eliseo Gil buru zuen Lurmen enpresak topatu zituen ostrakak, eta Arabako Foru Aldundiak kereila jarri zuen haren kontra, ikusmin handia eragin zuten grafito horiek faltsuak zirelakoan.
Categorías: Euskaraz
Martxelo Otamendiri ukatu egin diote AEBetan sartzeko baimena
BERRIAko zuzendariak Boiseko euskal jaira lanera joateko asmoa zuen, baina "soslai berezia" duela erantzunda ukatu egin dio AEBetako Madrilgo enbaxadak baimena.
Categorías: Euskaraz
Albisteak promozionatzeko galiziar sare sozialak agur esango du [gl]
Chuza (http://www.chuza.gl) Zabalduren antzeko sare galiziarrak agur esango du uztailaren 25eko -Dia da Patria Galega- gauean. Euren blogean xehetasunak eman dituzte: http://blog.chuza.org/2010/07/24/chuza-pecha/
Categorías: Euskaraz
Kosovok independentzia aldarrikatu izana legezkoa dela ebatzi du Hagak
Nazioartean ez dago legerik herrialde bati independentzia aldarrikatzea debekatzen dionik, Hagako auzitegiaren arabera.
Categorías: Euskaraz
Coca-colaren aurkako Nazioarteko Eguna uztailaren 22an
Gaur osteguna, hilak 22 "Coca-colaren kontrako poteo-kalejira" izango da Bilbo Zaharra jaietan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Coca-colaren aurkako nazioarteko egunaren baitan.
Internazionalistak garelako kk-kolari ez!: Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia azken hamarkadetan.
Categorías: Euskaraz
Rufi Etxeberria: "Ezker abertzaleak hasitako bideak ez du onartzen jardun armaturik"
Rufi Etxeberriak (Oiartzun, 1959) argi du ziklo politiko berria abiatu dela. Bide baketsu, zibil eta demokratikoetatik, aldaketa politikoa lortzeko garaia dela uste du.
Categorías: Euskaraz
Iruña-Veleian indusketa bortitzak
Youtuben ikusgai zuzendaritza berriak erabilitako teknika bortitzak, arkeologikoki aberatsak diren indusketa azaleretan.
Categorías: Euskaraz





























